Ofelia hiltzean bikotekide ohia bere buruaren jabe zela diote medikuek

Anboto 2006ko aza. 10a, 10:29
Ofelia Hernandezen ustezko hiltzaile Felipe Ardanzak eraso fisikoak eta psikologikoak egin zizkion emazte ohiari —sarritan, heriotza mehatxuak be bai—, auzi medikuek epailearen aurrean azaldu dutenez, “bere buruaren jabe zela” emakumea akabatu aurretik. Hori esan dute biktimaren lagun bik epaiketan. Hala batu dute Bizkaiko Probintzia Auzitegiko egunotako epaiketa jarraitu duten hedabideek. Senitarteko eta lagunek diote “desorekatua” eta “oldarkorra” dela.
Ofelia Hernandezen ustezko hiltzaile Felipe Ardanzak eraso fisikoak eta psikologikoak egin zizkion emazte ohiari —sarritan, heriotza mehatxuak be bai—, auzi medikuek epailearen aurrean azaldu dutenez, “bere buruaren jabe zela” emakumea akabatu aurretik. Hori esan dute biktimaren lagun bik epaiketan. Hala batu dute Bizkaiko Probintzia Auzitegiko egunotako epaiketa jarraitu duten hedabideek.

Senitarteko eta lagunek diote “desorekatua” eta “oldarkorra” dela.
Lekukoen txandan Ertzaintzak azaldu duenez, lau urteko alabak esan zion aitak ama hil zuela;11 urteko nebak zehaztu ei zion Ardanzak labana zekarrela eta beste bat hartu zuela etxeko armairu batetik. Zinpeko epaimahaiarekin, astelehenean hasitako epaiketan akusatuak ukatu egin zituen hiltzeko asmoa eta tratu txarrak.

2005eko urtarrilean izan ziren gertaerak, eta Ardanzak berak Ertzaintzari aitortu zion emaztea hil izana. Hernandezengandik urrun egoteko agindua zeukan 2004ko ekainetik, baina, 2004ko azarotik elkarrekin bizi ziren. Defentsak akusatuak nortasun nahasmendua daukala dio, eta egun hartan alkohol asko eta speeda hartu ez eze, alkoholak eragindako mendekotasunerako botikak hartzen ziharduela. Auzi-medikuek gaitasun mentala “apur bat nahasita” eduki zezakeela diote, defentsaren argudioetako bat ukatuz: nortasun muga nahasmenaren eragina izan zuela. Ardanzak oroimena guztiz galduta zeukala ukatu dute, baita speedaren eta beste anfetamina batzuen eraginpean zegoela be. Ezin izan dute baieztatu labankada alkoholaren eraginpean eman zionik.
Defentsak errehabilitazio zentro batean sartzea edo hiru urte eta bederatzi hileko kartzela eskatu du. Fiskaltzak eta Durangoko Udalak 20 urteko kartzela; eta, Clara Campoamor elkarteak 24 urtekoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!