Sustatzaile eskola martxan, enpresa berriak sortzeko

Anboto 2006ko aza. 2a, 16:52
Sustatzaile eskola: ekintzailetasunean adituak programa jarri du martxan Azaro Fundazioak, INEM enplegu bulegoarekin elkarlanean. Bigarren edizioa da abenduan bertan abiatu eta urtebetean luzatuko dena.
Sustatzaile eskola: ekintzailetasunean adituak programa jarri du martxan Azaro Fundazioak, INEM enplegu bulegoarekin elkarlanean. Bigarren edizioa da abenduan bertan abiatu eta urtebetean luzatuko dena. Bertan, enpresa barri bat sortu gura duten Durangalde, Lea-Artibai, Busturialde, Deba Barrena eta inguruko eskualdeetako pertsonek parte hartu ahal izango dute.

Egitasmoa sektore azterketa zabal batekin hasiko da, bertotik ideiak identifikatuko direlarik; batez ere, ideion balio erantsia. Jarraian, merkatuan, bideragarritasuna kontrastatutako da. Ideia berriztatzaile edo oinarri teknologikodunaren bilaketa, definizioa eta merkatu azterketa izeneko lehenengo fase hori abendutik 2007ko maiatzera arte garatuko da. Sormen tailerra, Ideiaren deskribapena, Azterketa ekonomiko finantzarioaren oinarrizko kontzeptuak eta Merkatu azterketa; pauso horiek jarraituko dira.

Hurrengo fasea 2007ko ekainetik abendura gauzatuko da. Enpresa Proiektua garatuko da. Misio eta estrategia orokorrak, Marketing estrategia, Produkzio estrategia, Pertsonen estrategia, Azterketa ekonomiko finantzarioa eta Eredu juridikoak; pauso horrexek jarraituko dira, ideia bideragarriari enpresa egitura emateko. Enpresa plana landuko da, eta enpresa sorrerarekin emango zaio amaiera prozedurari.

Baliabideak eskura

Azaro Fundazioak azaldutakoaren arabera, 15 sustatzaileri dago zuzenduta egitasmoa, eta horien egitasmoak aurrera eroateko, hainbat baliabide jarriko da eskura: goi mailako prestakuntza teoriko-praktikoa gestio arloko gaietan (500 ordu), gestio arloko tutorea eta ideia bakoitzaren beharrizanen araberako tutore teknologikoa; baita gaitasun pertsonalak lantzeko orientazio zerbitzua, azpiegitura eta urtebeteko iraupena izango duen lan kontratua ere, bere soldatarekin.

Aurreko edizioan parte hartu zuten sustatzaileak, gaur egun, enpresaren sortze-prozezuan dihardue, Azaro Fundaziotik jakitera eman dutenez: Car Sharing —autoa konpartitzeko modu berri bat—, Inngenova —berrikuntza sistemen aplikaziora zuzendutako aholkularitza—, Kudet —idazkaritza birtualeko zerbitzuak— eta Labe Industrialen Ekoizpena.

Edizio honetan parte hartzeko, azaroaren 15era arte dago izena emateko aukera. Elkarrizketa pertsonala egingo zaie guztiei: 25 urte eduki behar dira eta INEMen izena emanda egon, besteak beste. Informazio gehiago lortzeko, deitu 94 616 91 72 telefonora.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!