Azken batzarreko (Bastida) akta onartu ondoren, lurraldeetako ordezkariek 2005-2006 kanpainako landa-lanen berri — eskulangintza eta bestelako lanbideak—eman zuten, eta, diru-kontuen eta Euskalerriko Atlas Etnografikoaren —Etniker taldeen egitasmo nagusia— egoera ekonomikoa azaldu. Kaleratutako azken argitalpenak aurkeztu zituzten: Anuario de Eusko Folklore 45, Ohitura 11 eta Etniker Bizkaia 14. Atlas Etnografikoaren hurrengo alearen barri ere eman zuten –7.a dagoeneko–: Etxea eta familia Euskal Herrian. Datorren kanpainari begira, aztergaia zein izango den ere jakin eragin zuten: lurralde-taldea —paisaia, auzoa, ohiturazko zuzenbidea—. Kide den Mirentxu Goñi ere gogoratu zuten; gaixorik, bertaratzerik izan ez zutena.Amaitzean, Uribarriko Andra Maria, Kurutziagako gurutzea eta Alde Zaharreko hainbat monumentu bisitatu zituzten.