Mugikortasun politika integral baten falta salatu du Aralarrek

Anboto 2006ko aza. 2a, 16:33
Mugikortasun politika integral baten falta salatu du Aralarrek; horren ordez, TAOa lako “adabakiak” jarri direla. 2006ko udal aurrekontuak bigarren seihilekoan uri barruko autobusa martxan jartzeko dirua batzen duela gogoratu dute: “urtea amaitzera doa, eta ez da ezer ere egin”. Orain “garestia” dela esateari planifikazio “falta” itzela deritze,eta hiri barrukoa edo beste herri batzuekin landutakoa izan behar den erabakitzeke izateari ere bai:”Orain urte eta erdi ere mahai gainean zegoen gaia”. Horri “aitzakia” deritze: “garraio kolektiborako aukerarik ez dugu”.
TAOa “disuasio-neurri” lez  egoki jotzen du Aralarrek: “Ibilgailu partikularren erabilera zigortzen da; baina, alternatibak eskaini behar dira”. Landakoko aparkalekua (210 lekurekin ) ez dela zabaldu ere badiote. “Ikusi zen lardaskeria izan zela obra (itoginak, lurrarekin arazoak…); gero, kudeaketa Durango Erakustazokari emateko tramite administratiboak aitatu ziren. Hiru urte geroago, aparkalekuak itxita dirau”.

Zabalarra, San Fausto edo Eguzkitza lako plan partzialei begira, kanpoaldean aparkaleku publikoak aurreikusi ez direla ere badio Aralarrek, eta bizikletak “lekurik ez daukala” hiria. “Hiriguneko lanak ez dira aprobetxatu bizikletentzako lekuak egiteko, hiribarrurako garraio lez erabiltzeko”. 2007ko aurrekontuan hori eta iri-autobusa sartu gura dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!