Auzitegi Gorenaren aginduz Guardia Zibilak Intxaurren egindako “miaketa” salatuz Mugarra Bilguneak aurkeztutako mozioak ez zuen aurrera egin udalbatzarrean. Aralarrek bat egin zuen; PSE-EE, PP eta Talde Mistoak kontra; EAJ-EA eta EB-Berdeak abstenitu egin ziren. Udalbatzarrean 50 lagun inguru batu ziren Utzi bakean Euskal Herria, Konponbide demokratikoa orain eta Intxaurre zabalik lako leloekin.