Berbalagun martxan jartzeko aurkezpen-batzarra eratu dute

Anboto 2006ko aza. 2a, 16:24

Hil honetan abiatuko dute 'Berbalagun'. Euskaldunberriak eta euskaldun zaharrak batzen dituen egitasmoa laugarrenez jarri dute martxan, eta aurkezpen-batzarra egiteko hitzordua ere jarri dute. Jakitera eman dutenez, azaroaren 9an, eguenean, izango da batzarra, Pinondo Etxean, 20:00etan.

Euskaraz jarduteko elkartzen dira Berbalagunen, hiztunek eurek aukeratutako leku eta orduan. Udal euskaltegiak, AEK-Abarrakek, Berbarok, Hizkuntza Eskolak, Udalak eta Bizkaiko Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta ehun lagun inguruk parte hartzen dute. Berrikuntzak ere ekarriko ditu parte-hartzaileentzat aurten Berbalagunek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!