Nazioarteko 800 txakur batuko dira Landakon

Anboto 2006ko aza. 2a, 16:23
Bilboko Nazioarteko 40. Erakusketa hartuko du domekan, azaroaren 5ean, 09:30etik 19:30era, Landako erakustazokak. Bizkaiko txakur-elkarteak jakin eragin duenez, 600 lagunek parte hartuko dute, 800 txakurretik gora batuz. Frantzia, Portugal, Italia, Belgika, Holanda, Alemania, Espainia eta Suizatik hurreratutako txakurrak batuko dira Landakon, Euskal Herrikoak ez eze
Argitu dutenez, “euren txakurrentzat txapelketa ziurtagiriak lortzea” gura dute parte-hartzaileek; baita, izen handiko golardoak ere: talde bakoitzeko txakur onenari, erakusketako txakurkume onenari eta, garrantzitsuena, erakusketako txakur onenari. “Txakur-hazkuntzan egindako lana aitortzen dute golardook, txakur-hazleei sona emanez”.

“Horixe da erakusketen helburu nagusia. Txakur-hazleak bere txakurrak beste batzuekin kontrastatzeko agertoki konkretu ditu erakusketok; epaileak arrazako estandarraren kontra baloratzen ditu, txakurraren morfologia, izaera eta armonia aztertuz”. Epaimahaia ere nazioarte mailakoa izango da, domekan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!