Astelehen honetan hasiko da Ofelia Hernandezen kasuaren epaiketa

Anboto 2006ko aza. 2a, 16:21
Iazko urtarrilean ustez Ofelia Hernandez labankadaz hil zuen bikotekide ohiaren kontrako epaiketa astelehen honetantxe hasiko da. Bizkaiko Probintzia Auzitegiko seigarren atalean, Bilbon, izango da epaiketa, eta eguenean amaituko da. Zinpeko mahaia astelehenean aukeratu zuten.
Ofelia Hernandezen mutil-lagun ohiak aitortu zuenez, berak hil zuen, iazko urtarrilaren 16an; labankada bat eman zion sabelean. 4 eta 11 urteko seme-alaba bi zituen bikoteak, eta biotako baten aurrean egin zuen erasoa aitak.

Hainbat zigor eskaera

Durangoko Udalak zigor eskaera bi egin ditu: 20 urteko kartzela zigorra maltzurkeriaz egindako hilketa bada, eta 17 urtekoa giza hilketa bada. Horiez gainera, zazpi hileko kartzela eskatu du urruntze-agindua urratzeagatik. Clara Campoamor elkarteak, berriz, 24 urteko kartzela zigorra eskatu du: 20 urte maltzurkeriaz egindako hilketagatik, urtebetekoa urruntze-agindua urratzeagatik eta 3 urtekoa, emakumeen kontrako indarkeriagatik; izan ere, uste dute tratu txarrak ohikoak zirela. Beste alde batetik, fiskaltzak, 20 urteko zigorra eskatu du maltzurkeriaz egindako hilketagatik, eta zazpi hilabetekoa urruntze-agindua hausteagatik.

Ofelia Hernandezengandik urruntzeko agindua zeukan mutil-lagun ohiak, tratu txarrak eman zizkiolako, baina, hilketaren egunaren aurretik urruntze-agindua urratu egin zuen. Ertzaintzak tratu txarrak jasaten dituen emakumeak babesteko daukan protokoloaren barruan zegoen.
Iazko urtarrilaren 16an hil zuen, ustez F. A. U.mutil-lagunak, Ofelia Hernandez, Alluitz kalean bizi zen etxean. Aste horretantxe atxilotu zuten

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!