20:00ak jota, dagoeneko itxi dituzte hauteslekuak eta hasi da kontaketa. ANBOTOk Durangaldeko emaitzen zuzeneko jarraipena egingo du. Herriz herrikako datu guztiak emango ditu atal berezi honen bitartez. Gainera, ANBOTOko whatsapp eta telegram zerbitzuetatik emaitzak jarraitzeko aukera egongo da. Talde hauetan sartzea gura duenak ondorengoa egin beharko du:
- Whatsapp zerbitzuaren bidez berriak jasotzeko 688 635 041 telefono zenbakira 'ALTA' mezua bidali behar da.
- Telegram bitartez mezuak jasotzeko, bilatzailearen bidez ANBOTO kontuan sartu eta 'hasi' botoian klik egin behar da.
Parte hartzeak gora
18:00etako datuen arabera, parte hartzeak gora egin du Durangalden. Durangaldeko parte-hartze datuak 18:00etan eta 2023an egindako hauteskundeetako datuekiko aldea:
- Abadiño %69,67 (+18,70)
- Atxondo %68,42 (+18,79)
- Berriz %68,74 (+25,03)
- Durango %65,67 (+20,64)
- Elorrio %70,53 (21,42)
- Garai %75,75 (11,20)
- Iurreta %70,50 (+20,01)
- Izurtza %73,93 (+23,04)
- Mallabia %80,64 (+31,13)
- Mañaria %74,56 (+13,68)
- Otxandio %70,37 (+17,53)
- Zaldibar %65,62 (+24,15)
- Zornotza %67,14 (+8,40)