Espainiako Gorte Nagusietarako eserlekuak daude jokoan gaur, bai Espainiako Kongresukoak eta baita Senatukoak ere. Kongresurako 350 eserleku aukeratuko dira eta denera 23 aterako dira Hego Euskal Herritik: Bizkaitik 8, Gipuzkoatik 6, Arabatik 4 eta Nafarroatik 5.
Behin hautestontziak itxita, iluntzeko 20:00etatik aurrera, ANBOTOk Durangaldeko emaitzen zuzeneko jarraipena egingo du. Herriz herrikako datu guztiak emango ditu atal berezi honen bitartez.
Horrez gain, ANBOTOko whatsapp eta telegram zerbitzuetatik emaitzak jarraitzeko aukera egongo da. Talde hauetan sartzea gura duenak ondorengoa egin beharko du:
- Whatsapp zerbitzuaren bidez berriak jasotzeko 688 635 041 telefono zenbakira 'ALTA' mezua bidali behar da.
- Telegram bitartez mezuak jasotzeko, bilatzailearen bidez ANBOTO kontuan sartu eta 'hasi' botoian klik egin behar da.