Anbotok 25 urte

ANBOTOk arropa diseinatu eta salgai ipini du, 25. urteurrena borobiltzeko

Jone Guenetxea

Astelehenean ANBOTOren 25. urteurreneko ospakizunean Plateruenean jasoriko berotasuna eta bultzada ez ditugu berehalakoan ahaztuko. Proiektuagaz gogotsu jarraitzeko eta indarberritzeko balio izan dio komunitate osoari, zalantzarik barik. 'Garena kontatzeko' ozen eta bateratu bategaz amaitu genuen ekitaldia. Eta lelo hori luzaroan akorduan izateko, ANBOTOk arropa diseinatu du urteurrenari lotuta.

Umeentzako kamisetak eta helduentzako kamiseta eta jertseak salgai daude, kotoi organikokoak, anboto.org webgunean. Adi ibili, eskaera azaroaren 17ra arte egin daiteke eta. Urteari ipini gura izan diogun ginga izan da. Modelo bakoitzaren loturan sartuta, bakoitzaren neurriak zehaztuta agertzen dira, eskaera ahalik eta ondoen egin ahal izateko. Zalantzarik izanez gero, ohiko neurria baino bat gutxiago eskatzea gomendatzen dizuegu.

Eskaria egiteko sartu hemen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!