Anbotok 25 urte

[BIDEOA]: Komunitate oso baten emozio bilduma

Anboto

Atzoko gaualdiak askotariko emozioak sortu zituen: hunkidura, barre-algara zein lilura. Eta hori guztia kolaboratzaile talde izugarri eder bati eskerrak lortu genuen. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez: Mar-marreko Aritza Rodriguez, Igor Iglesias eta Maitane Serrano; Karrika antzerki taldeko Maite Lopez, Larraitz Zarandona, Garazi Magunagoitia eta Maialen Magunagoitia; Liher Granados eta Aritz Lasarguren; Bego Parañanda; Leire Bilbao, Markel Sanchez eta Iruri Altzerreka; Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Josu Zabala, eta instituzio publikoetako ordezkariak!

Era berean, eskerrik beroenak atzo modu batera ala bestera ekitaldian parte hartu zenuten guztiei.
 
Oraindik istorio asko dugu kontatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!