Durangoko Abarrak, Elorrioko Abizari eta Zornotzako AEK euskaltegiek matrikulazio epea zabaldu dute. Prestakuntzarik osatuena eskainiko dute aurten ere, hizkuntzaren oinarrizko mailatik hasi eta gorenera arte, hau da, A1etik C2 mailara. Klaseak goizez zein arratsaldez antolatuko dituzte, bakoitzari egokiena zaion eran, eta euskaran hutsetik hasi gura dutenek (A1) zein bidean hasita daudenek (A2) prezio berezia izango dute zain: Eusko Jaurlaritzaren Euskara Bonua egitasmoari eskerrak, euskaran trebatzen hasi gura dutenek behin bakarrik ordainduko dute matrikula, 120 eurokoa, eta lau urteko epea izango dute euskara ikasten joateko. Eskaintzari buruzko zalantzak argitu gura dituenak euskaltegietara jo dezake 10:00-13:30 eta 16:30-19:00 ordutegian.
Era berean, eskualdeko udalek hainbat dirulaguntza eskaintzen dute HABEk homologatutako euskaltegietako ikasleentzat.