EH Bilduko arduradunak, Durangaldeko industria eta lehen sektorea ezagutzera etorrita

E.H. 2026ko ekainaren 8a

EH Bilduko Bizkaiko eta eskualdeko ordezkariak Azterlan enpresaren aurrean. EH BILDU

Iker Casanova bozeramailea eta Nahia Sanz Bizkaiko arduradun politikoa eskualdeko hainbat ordezkarirekin batu dira, tartean, Aitor Lopez zinegotzi eta batzarkide zaldibartarrarekin eta Idoia Otadui Mankomunitateko presidentearekin.

EH Bilduko arduradunak Durangaldean izan dira, Bizkaiko Bira egitasmoaren harira. Iker Casanova bozeramailea eta Nahia Sanz herrialdeko arduradun politikoa eskualdeko industria eta lehen sektorea ezagutzera etorri dira, Aitor Lopez zinegotzi eta batzarkide zaldibartarra eta Idoia Otadui Mankomunitateko presidentea lagun. Topaketan eskualdeko alkate eta zinegotzi ordezkaritza bat ere izan da. Ordezkariek Durangoko Azterlan metalurgia ikerketa zentroa eta Berrizko Haztegia ezagutu dituzte, besteak beste. Koalizio subiranistak adierazi du jardunaldi baliagarria izan dela analisirako eta elkarlanerako proposamenak egiteko.  

Bizkaiko Bira EH Bilduren egitasmoa da, herritarren proiektuak eta arazoak bertatik bertara ezagutzeko darabilena. Topaketek "komunitatearekiko harremana aberasteko" helburua dutela diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!