Durangaldeko Ikamak FCK SELE dinamika hasi du, unibertsitaterako hautaprobari kritikotasunez erantzuteko. Ikasleak “zenbaki bat bezala" tratatzen direla eta "Hezkuntza Sistemaren funtzionamendu meritokratikoa azalean" geratzen dela diote. Egoera horren aurrean, "Hezkuntza Sistema Propioa" aldarrikatu du Ikamak, eta dinamikak hasi ditu eskualdeko ikastetxeetan "borrokara batzera" deituta.
Ekainaren 2an, selektibitateko lehenengo egunean, Ikamak elkarretaratzeak egingo ditu Hego Euskal Herriko hainbat kanpusetan. Durangaldeko antolakundeak horietan parte hartzera deitu du. Bizkaiko protesta goizeko 10:30etan egingo dute EHUn, Leioako kanpusean, Laboa plazan.