Industriarekin lotura estua duen ingurune batean, gaur egungo erronkei erantzuteko prestatzen dira ikasleak: robotika, automatizazioa, mekanizazioa edo elektronika bezalako arloetan, baina baita talde-lanean, ongizatean, sormenean eta egokitzeko gaitasunean ere.
Aurrematrikula, bihar maiatzaren 22an amaitzen den honetan, asko dira hurrengo pausoa non eman erabakitzen ari direnak. Erabaki hori hartzerako orduan ezinbestekoa da jakitea badaudela leku batzuk, ikasteaz gain, etorkizuna irudikatzen laguntzen dizutenak.
Armeria Eskola. Aukerarik onena etorkizuna duena.
Informazio gehiago: https://armeriaeskola.eus/ webgunean.