Egunean Behin (Tokikom Liga)

Egunean Behin jokoko 'Anboto (Durangaldea)' taldeak badu lehenengo irabazlea

Anboto 2026ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 11tik uztailaren 12ra Egunean Behin jokoaren 21.denboraldia martxan da, eta horren baitan Tokikom Liga jokatzen dabil. Hau hamar eskualderen arteko lehia da. Horren baitan Anboto (Durangaldea) taldea dago, eta bertan parte hartzen dutenen artean, astero, ANBOTOko produktu sorta bat zozkatuko dugu.

Dagoneko lehenengo irabazlea badugu. 108 parte hartzaileen artean zozketa egin dugu eta onuraduna Itxaro Juaristi abadiñarra da. Zorionak!

Eta lasai irakurle, oraindik, taldeko kide ez bazara, aukera duzu gurekin batera jokatzeko. Horretarako, ezarpenetara joan, profila eratu eta Tokikom Ligan 'Anboto (Durangaldea)' taldera batu. Behin hori eginda, eguneroko partida jokatu, eta listo. 

Tokikom Liga

Tokikom Ligari dagokionez, hamar hedabideen arteko lehia honela dago sailkapena. Lehenengo postuan Aleako lagun arabarrak daude, bigarren Hirukakoak eta hirugarren Guaixekoak. Anboto momentu honetan zazpigarren postuan dago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!