Anbotokide izatea ANBOTOren komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera bultzatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea. Baina, horrez gainera, Anbotokide egiteak hainbat abantaila du. Esaterako, %45eko onura fiskala lortu daiteke 2025eko errenta aitorpena egiterakoan. Aurten batzen direnek onura berdina izango dute datorren urteko errenta aitorpena egiterakoan. Euskara bultzatzen egiten duen lanagaitik, ANBOTO komunikazio taldeak lehentasunezko mezenazgo jarduera izendapena du Bizkaiko Foru Aldundian, eta horren ondorioa da errenta aitorpenean lortu daitekeen onura fiskala.
Anbotokide egiteak beste hainbat abantaila ere badu: deskontuak Durangaldeko hainbat saltokitan, lehentasuna eta deskontuak ANBOTOk antolaturiko jardueretan, egutegia doan jasotzeko aukera…
Gainera, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dago. Apirilean zozketa bi daude martxan, Anbotokide direnentzat bakarrik: Zornotzako Xiberu tabernan lagun birentzako gosari bi eta Herri Urratseko produktuak. Zozketa hauei buruzko informazioa www.anboto.org/zozketak atalean eskuratu daiteke.