Gaursako Rent a Car zerbitzuko langileek laugarren greba eguna dute gaur, ELA sindikatuak ohar batean zehaztu duenez.
Kontziliazioa gauzatzeko "aukera ezean" dago grebaren arrazoia. "Langileek ezin dituzte beren bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartu, ez baitute ezarritako lan-egutegirik, egutegian aurreikusitako oporraldirik, lanaldi-aldaketarik eta ordutegi jarraiturik, eta enpresak ez baitu aukerarik ematen langileek kontziliatzeko behar dituzten lanaldi-egokitzapenak edo -murrizketak negoziatzeko", salatu dute. Ildo horretatik "Hitzarmen Kolektibo bat lortzea da gaur egun ELAk enpresa honetan egiten duen eskaera".
Enpresak negoziatzera "uko egiten" jarraitzen duenez, "datorren aste osora zabaldu da greba aurreabisua, eta aldaketarik izan ezean, greban jarraitzeko asmoa dute langileek", aurreratu dute ELAtik ohar batean.