AEBko Urbana Champaingeko Unibertsitateko irakasle eta ikasleek Korrika egin dute, lekukoa hartuta. Ikasle hauek filologia ikasten dute, eta euskara hautazko irakasgai moduan dute. Eta handik gertu, eskola bateko ikasleek ere euskara zer den ikasteaz gainera, Korrika egin dute, euskararen alde. Gaizka Uriarte durangarrak AEBtik bidalitako argazkiak dira.