ANBOTOk jarraipen berezia egingo du. Alde batetik Korrika zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Bestalde, momentu berezi batzuk bideo bidez jasoko ditugu. Eta herrikako argazki-galeriak ere publikatuko ditugu. Argazki galeriak martxoaren 29an egongo dira publiko.
ANBOTO eta Berbaroren kilometroa
Bestalde, aurreko edizioetan lez, aurten ere ANBOTOk Berbarorekin batera lekukoa hartuko du. 3260 km-a izango da Durangon, Berbaroren bulegoaren parean, 03:06an.