24. Korrika

[ARGAZKI GALERIA]: Durangaldeko herritar ugarik Korrikagaz bat egin dute asteburuan

Anboto 2026ko martxoaren 23a

Asteburu luzea aprobetxatuta eskualdeko hainbat herritarrek Korrikagaz bat egin dute. Zuk ere asteburuan Korrikan parte hartu baduzu bidali zure argazkia 688 635 041 telefono zenbakira.

Asteburu luzea aprobetxatuta eskualdeko hainbat jendek Korrikagaz bat egin du. Horietako batzuk Atharratzen egon ziren Korrikaren hasierako ekitaldian, beste batzuk, berriz, Nafarroa inguruan. 

Lehenengo argazkian ageri diren Garaiko, Berrizko, Abadiñoko eta Durangoko familia hauek, esaterako, Mendigorriako kanpingean egun batzuk pasa ostean, Corellan eta Orikainen (Nafarroa) egin zuten bat euskararen aldeko lasterketagaz. Abadiñoko beste kuadrilla batek Milagron eta Bardeetatik gertu egin du bat Korrikagaz.

Iurretako herritarrek ere sendo parte hartu dute Korrikan, asteburuan. Maiztegi eskolako gurasoek Caparroso eta Valtierra artean eraman zuten lekukoa. Durangoko lagun talde batek ere beste horrenbeste egin zuen. Valtierran erosi zuten kilometroa, eta bertan egin zuten arineketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!