24. Korrika

Badugu irabazlea! ANBOTOren lekukoa eramango duen anbotokidea da…

Anboto 2026ko martxoaren 18a

Parte hartu duten guztien artean egin da zozketa.

Aurten, lan-taldeko kideek barik, Anbotokide batek eramango du ANBOTOren lekukoa.  Martxoan zehar izena eman dutenen artean egindako zozketaren ostean… Eneritz Urrutibeaskoa Elordi da irabazlea. Zorionak Eneritz!

Korrikak eguen honetan irtengo du Atharratzetik, eta Euskal Herri osoa zeharkatu eta gero hilaren 29an helduko da Bilbora. Durangaldetik bezperan igaroko da, goizaldean, martxoaren 28tik 29rako gauean. 

Bestalde, oraindik ANBOTOKIDE ez bazara eta izatea gura baduzu, hemen daukazu aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!