Gaur goizean kamioi bat irauli da AP-8an, Iurreta parean, Donostiarako noranzkoan. Ibilgailuaren gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute. Kamioia errepidea oztopatzen gelditu da, eta garabi bi behar izan dituzte bertatik erretiratzen hasteko. Garabi horietako bat matxuratu egin da, eta horregatik, kamioiak AP-8 errepidea oztopatzen jarraitu du prdu luzez.
Gertaera honen eraginez, trafikoa N-634 errepidetik desbideratu dute, errepide horretan oraindik ere auto-ilara luzeak sortuz.