Gaur goizean, Durangoko Elkartegian, Landue 2025 urte amaierako ekitaldiak 60 pertsona baino gehiago bildu ditu: eskualdeko enpresetako ordezkariak, erakundeetako arduradun politikoak eta hizkuntza-normalizazioko eragileak.
Hiru enpresak euskara bultzatzeko ematen ari diren pausoak azaldu dituzte: Baqué, Bruss eta Patxikoop.
Mertxe Mugika Ahize-AEKko kideak eta Landue proiektuko aholkulariak gidatu du ekitaldia. Instituzioetako ordezkariek ere ekimenaren garrantzia azpimarratu dute.
Idoia Otaduy Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak, Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak, eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak berretsi dute egitasmoarekiko babes osoa eta elkarlanaren garrantzia.
Urte oparoa
2025. urtea oparoa izan da Landuerentzat: Euskaraldian parte-hartze masiboa izan dute sareko enpresek (28 enpresa eta 1.500 langile ingururi eragin die), LANHITZ dirulaguntzei esker proiektu sendoak garatu dira (hizkuntza-politikak, praktikaldien euskalduntzea, barne-erabilera...) eta, egitasmoko hitzarmenkide batek, SORLAND enpresak, abenduan Bikain ziurtagiria jasoko du.
Era berean, 'Esku-hartze espresa' zerbitzu berria aurkeztu da: enpresek modu azkar, erraz eta merkean beren irudi digitala (webguneak, sare sozialak, app-ak...) euskalduntzeko aukera.
Ekitaldiagaz amaitzeko, Landuekide berriek hitzarmena sinatu dute:
Honako hauek dira hitzarmenkide berriak:
- ANBOTO
- GARAIA OSASUNERAKO SUSTAPENA
- TAULA
- BIOLUR
- ERLIA
- EVEC
- WE ARE CLICKERS
- CUMENORTE
- SOLATSU TELLERIA ESPAZIOA
- SMURFIT WESTROCK NERVION
- LATXABERRI
- FURESA