Errigorak 256.500 euro bideratuko ditu Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzara

E.H. 2025eko azaroaren 22a

Errigoraren auzolan bat. ERRIGORA

Egitasmoak goranzko joerari eutsi dio, eta 16.400 otzara eskarirekin zarratu du aurtengo 'Euskarari Puzka' kanpaina. 

Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina joan zen eguenean amaitu zen. Hamabigarren edizioan, 16.400 otzara eskatu dituzte Euskal Herriko herritarrek, eta horri eskerrak, egitasmoak 256.500 bideratu ahalko ditu Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzara, iaz baino 18.000 euro gehiago. Baturikoagaz AEKren, Sortzen sareko eskolen, ikastolen eta Agerraldiko kideen lana aitortuko dute, hain zuzen ere. 

Errigorak eskertu egin ditu urterik urte bere lekutik tinko lanean jarraitzen dutenak. Kanpainaren bihotza auzolana dela azpimarratu dute, eta horren erakusgarri modura ipini dituzte Ablitasen egindako auzolan erraldoia, herrikako ekimenak, San Fermin ikastolakoen auzoalana, ekoizleen auzolana eta banaketan laguntzen ibilitako boluntarioak. 

Egitasmoko kideek esan dute banaketa fasean sartu direla orain. Saskiak datozen egun eta asteetan helaraziko dituzte herri eta auzoetako banaketa puntuetara. Eskatzaileek email bat jasoko dute otzarak non eta nola batu behar dituzten jakiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!