PIZKUNDERAKO DEIA

Miribillako Pizkunderako deia

Ekaitz Herrera 2025eko azaroaren 23a

Esku-hartze sendorik egin ezean euskararen etorkizuna jokoan dagoela eta, Euskalgintzaren Kontseiluak ekitaldi bat egingo du abenduaren 27an, Miribillako kirolgunean.

Bilbao Arena euskararen eta euskaltzaletasunaren bilgune eta arnasgune bilakatzeko deia egin dute. Milaka herritar batu gura dute bertan, ekitaldi erraldoi batean. Jardunaldia 17:00etan hasiko da eta sarrerak eskuragarri ipini dituzte pizkundea.eus atarian. 

Kontseiluak euskaltzaleak deitu ditu indarrak batzera eta euskararen etorkizunari norabide berria ematera. "Larritzeko osagai guztiak" dauden arren, "itxaropen mezua" zabaldu gura dute: "Euskaltzaleon garaia da". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!