Eskualdea hodeitsu eta euritsu jagi da, eta eguraldiak aldarte horri eutsiko dio datozen ordu eta egunetan. Euskalmeten esanetan, zaparradek bere horretan jarraituko dute, eta ugariak izango dira eskualdean. Posible da, gainera, trumoia eta txingorra botatzea. Elur kota 600 - 900 metrora jaitsiko da eguerdian, eta apur bat beherako arratsalde partean. Haizeak ipar-osagaiak izango ditu eta bolada gogorrak izan ditzake. Tenperatura koska bat bajatuko da bihar, 2 graduko minimoetan eta 8 graduko maximoetan.