ANBOTOk lehenengoz Udaberriko Argazki Lehiaketa jarri du martxan eta dozenaka izan dira bertan parte hartu duten lagunak. Lehiaketak dagoeneko badu irabazlea. Boto gehien eskuratu dituen argazkia Goizane Garcia Urionabarrenetxearen 'Florentziako begiratokia' izan da. 215 bozka izan ditu.