Euskaraldia 2025

ANBOTOk Euskaraldiko galdera-erantzunen lehiaketa prestatu du

Anboto 2025ko mai. 9a, 10:16

Zenbat dakizu Euskaraldiari buruz? Zenbat eskualdeko batzordeei buruz? Zenbat eskualdeko berbei buruz? Jolas egiteko tartetxo bat hartuta, hedabide honek lehiaketa txiki bat antolatu du. Galdera-erantzunen jokoa izango da, parte hartzaileei otzara bat irabazteko aukera eskainiko diena.

Lehiaketa bariku honetatik, maiatzaren 9tik, 25era egongo da martxan. Hedabide honetako lantaldeak hamar galdera osatu ditu, eta irakurleen eskura ipini. Denak asmatzeko prest? Hala bada, hartu sakelakoa, sartu loturara eta zorte on!  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!