Ikasleek Susana Siccardi irakasle argentinarrarekin lantzen dute euskara. Siccardik Boiseko Museoan egiten du lan, Basque Cultural Center izenekoan, eta horrez gainera, bere proiektu propioa dauka martxan, diasporako euskaldunak hizkuntzan murgiltzeko. Proiektuak Zubiak Ok du izena, eta izenak dioen moduan, "zubiak eraiki gura ditu Euskal Herriaren eta euskal diasporaren artean" (Instagramen honako kontu hau daukate zabalik: @zubiak_ok ).
Sanblasetatik Amerikara eta buelta
Siccardik Euskal Diasporako Graduondoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Jasone Agirre kazetari abadiñarra lagun. Ipar Amerikako eta Hego Amerikako euskara ikertu zuen bere lanean. Eta irudiotako bideoa ere halantxik sortu zen, Agirre tarteko. Kazetariak ANBOTOko beste kazetari bi filmatu zituen euskal diasporako ikasleentzako mezua grabatzen, otsailaren 3an, San Blas eguneko azokan. Bideoa Durangaldetik diasporara bidali eta gero, orain, diasporako euskara ikasleek Durangaldera eta oro har, Euskal Herrira, bidali dute beren erantzuna.