Kanpaina Atxondoko Bide Berdean oinarritu dute nagusiki, leku hori delako eskualdeko eremu turistikoenetako bat. Izan ere, kanpaina baino lehen, ikerketa bat egin dute, eta bisitariek landa eremuko bizikidetzan eragiten dituzten egoera gatazkatsuak aztertu dituzte. Era berean, publizitate iragarki bat sortu dute gizartea kontzientziatzeko asmoz. Mezuak honako hau dio: Konponbidea aurrez aurre duzu! Naturguneez errespetuz gozatu. Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak adierazi duenez, "urtero milaka pertsonek bisitatzen dituzte Durangaldeko ingurune naturalak, eta horietako askok eragozpenak eta eragin negatiboa sortzen dute portaera desegokien ondorioz".
Bestalde, kanpainaren bultzatzaileek adierazi zute honako sentsibilizazio lan hau proiektu zabalago baten hasiera baino ez dela. Izan ere, Alkarteak landa eremu gatazkatsu gehiago identifikatu gura du, eskualdeko udalekin lankidetzan aritzeko. "Naturguneak babestea eta horien iraunkortasuna bermatzea" dituzte erronka.