40 udalerritako 260 bideo aurkeztu dituzte 'Arnasetik' lehiaketara

Anboto 2024ko aza. 28a, 09:05

Bideo lehiaketara Euskal Herriko 40 udalerritako 260 lan aurkeztu dira, iaz baino 148 gehiago. Sari banaketa ekitaldia gaur egingo dute Bergarako Seminarixoan.

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Arnasetik bideo lehiaketa sortu zuen duela hiru urte, Arnasa Gara egitasmoaren aterkipean. Proiektua 10 eta 16 urte bitarteko gazteen sormena eta beren hizkuntza ohiturekiko gogoeta  pizteko asmoz sortu zuten. Gaur, aurtengo edizioko sari banaketa egingo dute Bergarako Seminarixoan. 

Aurten, Euskal Herriko 40 udalerri euskaldunetako 260 lan aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino 148 gehiago; publikoaren saria hautatzeko prozesuan ere parte hartze polita lortu du egitasmoak: 4.200 boto baino gehiagorekin zarratu dute bozketa-epea. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, bideo lehiaketak "euskararen arnasguneek duten garrantzia eta horiek euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena" nabarmentzeko balio du. 

Lehiaketak adinaren araberako hiru kategoria izan ditu: LH 5-6m DBH 1-2 eta. Sei sari banatuko dituzte, 2.500 euroko balioagaz guztira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!