Etxebizitzak

Datuak, egoeraren erakusleiho

Anboto 2024ko urr. 31a, 08:00

 

Hutsik. Durangoko Udalak 2022ko martxoan kaleraturiko datuen arabera, Alde Zaharreko bost etxebizitzatatik bat hutsik dago. Alde Zaharreko Hegoaldean %22 daude hutsik. Eta Alde Zaharreko Iparraldean, %17,5.

 

Antzinatasuna. Goiko grafikoan ikus daitekeenez, landa eremuko herrietan etxebizitza zaharxeagoak daude. Kontrako puntuan, berriz, udalerririk populatuenak ageri dira, Durango eta Zornotza. Datuak IKEI ikerketa etxearenak dira, 2024koak.

 

Igogailuak. Durangoko hamar etxebizitzatatik zortzik baino gehiagok igogailua dute Durangon. Zornotzan eta Abadiñon, hamarretik zazpik. Erdiko tarte batean kokatzen dira Elorrio, Atxondo, Berriz eta Zaldibar. Izurtzan eta Garain apenas dago igogailurik. Datuok IKEA ikerketa etxearenak dira (2024).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!