Hau da, lehiaketako irabazleak nortzuk diren erabakitzeko unea da. Azken urteotan legez, aurten ere lau sari banatuko dira. Alde batetik, epaimahaiak sari bi emango ditu: Durangaldeko argazkirik onena (smartbox bat irabaziko du), eta eskualdetik kanpoko argazkirik onena (Databostek emandako bluetooh aurikularrak).
Bestetik, irailaren 16tik 22ra irakuleek euren argazkirik gustukoena aukeratu ahal izango dute, anboto.org webgunean sartu eta botoa emanda. Botorik gehien jasotzen duten argazkiek sari hauek eskuratuko dituzte: Durangaldekoen artean botorik gehien lortzen duenak Garai landetxean egonaldia, eta eskualdetik kanpokoen artekoak Errigoraren produktuekin osaturiko otzara.