Lan munduan euskara sustatzeko topaketa egingo dute maiatzaren 24an

Anboto 2024ko mai. 13a, 14:41

Jardunaldia Mankomunitateak antolatu du. Bertan izena eman gura duten lantegiek lotura honetan dute horretarako aukera. 

Mankomunitateak lan-munduan euskara sustatzeko Landue zerbitzuaren laugarren topaketa egingo du maiatzaren 24an, Elkartegian, 9:30etatik 11:30etara. Eskualdeko enpresetan euskararen inguruan egiten diren praktika onak ezagutzeaz gainera, jardunaldiak Durangaldeko eremu sozioekonomikoan euskara txertatzeko zer egin beharko litzatekeen hausnartzeko aukera eskainiko du.

Jardunaldian parte hartu gura duten enpresek honako lotura honetan dute izena emateko aukera. Gaur egun 26 enpresa eta eragilek osatzen dute Landue komunitatea. Ordezkari politikoez gainera, maiatzaren 24ko jardunaldian parte hartuko dutenen artean daude Lantegi Batuak enpresako Ramon Bernal eta Lasuen eraikuntza enpresako Gorka Lasuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!