Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

[LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK] Durangaldean EH Bildu izan da indar bozkatuena

Anboto 2024ko api. 21a, 22:23

Durangaldeko herri gehienetan koalizio subiranistak jaso du boto gehien. Garai eta Zornotza izan dira jeltzaleek nagusitasuna mantendu duten herriak. Emaitzak hemen. 

EAE osoko joerak Durangaldeko emaitzetan ere isla izan du. EH Bilduk gora egin du Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Orain lau urte EH Bilduk 12.702 boto jaso zituen Durangaldean, eta oraingoan 16.404. Beraz, Pello Otxandiano buru duen alderdiak 3.702 boto gehiago jaso ditu oraingo honetan. EH Bildu nagusi izan da ondorengo herrietan: Izurtza, Mañaria, Berriz, Iurreta, Abadiño, Atxondo, Durango, Otxandio eta Zaldibar.

Hala ere, EAJk gora egin du boto kopuruan. Aurreko hauteskundeetan  jeltzaleek 14.712 boto eskuratu zituzten eta aurten 15.121. Beraz, 409 botoko igoera izan dute. Garain eta Zornotzan jeltzaleak indar bozkatuena izan dira.

EAEko datuei dagokienez, berdinketa gertatu da EAJren eta EH Bilduren arten. 27na aulki lortu dituzte. EAJk eta PSE-EEk (12 aulki) gehiengoa osatzeko adina eserleku batzen dituzte.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!