Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Alderdi politikoak hauteskunde kanpainako bigarren asteburura begira

Anboto 2024ko api. 12a, 14:15

EAJk, EH Bilduk eta PPk asteburura begira hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

EAJk mitin bi antolatzeko baliatuko du kanpainaren bigarren asteburua. Gaur, apirilak 12, ekitaldia egingo dute Zornotzako Zelaieta parkean, 19:00etan. Ainhoa Salterain Zornotzako alkatea, Maitane Ipiñazar eta Itxaso Atutxa izango dira hizlariak. Bigarren ekitaldia Durangon egingo dute, zapatuan, 12:00etan, Ezkurdin. Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak, Maitane Ipiñazarrek eta Itxaso Atutxak parte hartuko dute.

EH Bilduk gaur, Berrizko Olakueta plazan egingo dute hauteskunde ekitaldia, 19:00etan. Zapatuan, 12:30ean, Traña-Matienako okindegiaren alboko plazan, eta domekan, Zaldibarko udaletxeko plazan, 13:00etan.

Alderdi Popularrak ekitaldi politikoa antolatu du gaurko, Durangoko Gran Hoteleko lorategian. Hauteskunde kanpainako mitin horretan Carlos García Durangoko hautagaiak eta Javier De Andrés Alderdi Popularreko lehendakarigaiak parte hartuko dutela iragarri du alderdiak. Hitzordua 18:30ean izango dela iragarri dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!