VII. Batzarrerako eztabaida prozesuaren barruan, Ikastolen Elkartearen kolektiboak Bizkaiko lehenengo batzarra egin du Kurutziagan. Zornotzako Andra Mari, Elorrioko Txintxirri eta Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako ordezkariak batu ziren bilera horretan, besteak beste. Ildo horretatik, ikastola bakoitzak bere lanketa egitea da hurrengo pausoa. Denen ekarpenekin, ekainaren 22an batzar nagusia egingo dute, biharko ikastolak irudikatzeko. Hiru ikastoletako komunitateak prozesu horretan parte hartzera gonbidatu dituzte. "Datozen 8-10 urteetako erronkak zehaztu, hauei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzea gura dugu. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko unea dela ikusten dugu gure kolektibotik. Horregaitik, hezkuntza komunitateko kideen parte hartzea garrantzitsua izango da", azaldu du Urko Rodriguez Kurutziagako zuzendariak.