EAJk "lehentasuntzat" jo du 2022an onarturiko Inbertsio Planari heltzea

Anboto 2024ko mar. 5a, 10:00

Planak Elkartegia erostea eta Berrizko belodromoa birmoldatzea jasotzen zuen, besteak beste. Azken proiektu honi buruzko berririk ez dutela diote jeltzaleek.

EAJk "lehentasuntzat" jo du Mankomunitateak 2022an onartu zuen Inbertsio Planari heltzea. Planak Elkartegia erostea, Berrizko belodromoa estaltzea eta hondakinak batzeko ibilgailu berri bi erostea aurreikusten zuen besteak beste. Jeltzaleen arabera, Elkartegia erostea "beharrezkoa" da mankomunatutako zerbitzu guztiak bertan batu ahalko liratekeelako, eta era horretan, "zerbitzu hurbilagoa eta irisgarriagoa" eskaini ahalko litzatekeelako. Belodromoa estaltzeko proiektuari dagokionez, EAJk esan du proiektua "bideratuta" utzi zutela, "lizitatuta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza izenpetuta". Baina proiektu horren inguruko berririk ez dutela diote. Azkenik hondakinak batzeko ibilgailu berri bi aldatu beharraz egin dute berba. Horiek "lehenbailehen" aldatzeko eskaria egin diote gobernu taldeari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!