Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek eraikiko duten kotxe elektrikoari babesa emango dio Durangoko Udalak. Alkateak eta ikastetxeak mugikortasun jasangarriaren aldeko akordio bat sinatu zuten martitzenean. Ekitaldian izan ziren administraritzako ikasleak.
Euskelec proiektuaren parte da kotxearen garapena eta ikastetxeko zuzendariak azaldu duenez, “proiektuaren helburu nagusiak familia ezberdinetako ikasleen lankidetza, errealitatera hurbiltzen den ikasketa eredua, eta mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua dira”. Euskelec proiektuan Euskadi eta Estatu mailako hainbat ikastetxek lehiatzen dute eta Mireia Elkoroiribe alkateak azpimarratu du, “udalak egiten duen mugikortasun jasangarriaren eta ingurugiroaren aldeko apustua irmoa da eta, bide horretan, horrelako ekimenak bultzatzea ezinbestekoa ikusten dugu. Ikasleak eta gizartea berak iraunkortasunaren alde kontzientzia hartzeko bidean gure aletxoa jartzen dugu modu honetara”.