Larrialdi zerbitzuek 75 urteko gizonezkoaren telefono deia jaso dute istripua izan duela adieraziz. Mendizaleak azaldu dienez, erori egin da eta beso bat apurtu du Mugarra mendiaren inguruan.
Larrialdi zerbitzuetako kideak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak bertaratu dira mendizalea artatzera. Zauritua helikopteroan eraman dute ospitalera.