[IBILBIDEA]: Korrikak birritan bisitatuko du Durangaldea

Anboto 2024ko urt. 11a, 12:00
Euria gogotik bota arren, mallabitarrek erantzun bikaina eman zioten 2022ko Korrikari.

Martxoaren 20an egingo du lehenengo sartu-irtena, Aixolatik behera egin eta Eitzaga (Zaldibar) eta Mallabia zeharkatuta. Bigarren bisita martxoaren 22an egingo du, eskualdeko herrietan makina bat jira-buelta eginda. Aurtengo edizioak, Izurtza, Mañaria, Urkiolako gaina eta Otxandio zeharkatuko ditu. 

Korrikak argitu du zein izango den 23. edizioko ibilbidea. Etenik ez duen lasterketa erraldoia martxoaren 14an abiatuko da Irungo San Juan plazatik, udaletxearen aurretik (Gipuzkoa), 16:00etan. Eta martxoaren 24an zapalduko du helmuga Baionako Askatasunaren plazan, Herriko Etxearen aurrean (Lapurdi), eguerdiko 12:20 aldera. Hamar egun horietan zehar, AEKren lasterketak bi bider bisitatuko du Durangaldea. Martxoaren 20an eta 22an.

MARTXOAK 20
 
ZALDIBAR  
KM-22-Aixola 8:54:00
Aixolako urtegia 9:02:41
Aixola auzoa 5 9:06:01
Eitzaga 9:15:26
Goierri bidea 9:20:01
MALLABIA  
Goierri bidea 9:26:37
Santa Marina 9:33:29
Areitio gaina 9:40:30
Mallabiabarren 9:47:00
Mikel Zarate 9:51:50
   
MARTXOAK 22
 
ZORNOTZA  
BI-725 KM 20 17:39:45
BI-725 KM 21 17:46:15
San Pedro kalea 17:52:39
Nafarroa kalea 17:59:00
Gane auzoa 18:05:30
N-634 KM 90 18:12:01
N-634 KM 89 18:18:32
N-634 KM 88 18:25:02
N-634 KM 87 18:31:32
N-634 KM 86 18:38:02
IURRETA  
Arriandi N-634 KM 84 18:44:41
N-634 KM 83 18:51:12
N-634 KM 82 18:57:42
N-634 Bidebarrieta 19:04:13
N-634 KM 81 19:10:43
ABADIÑO  
Matiena N-634 KM 80 19:18:49
Zubibitarte 14 19:25:22
Elorriagazar 19:31:53
BERRIZ  
N-634 KM 78,50 19:40:58
N-634 Eitua industriagunea 19:47:31
N-634 San Antonio 19:54:03
Zengotitabengoa 20:00:33
Murgoitio BI-3321 KM 35 20:07:04
ELORRIO  
BI-3321 KM 37 20:13:43
BI-3321 KM 38 20:20:13
BI-3321 KM 39 20:26:45
BI-3321 KM 40 20:33:16
Erreka kalea, 6 20:39:59
Ibaikua kalea, 2 20:46:30
San Fausto kalea 20:53:00
San Agustin BI-3331 KM 37 20:59:32
ATXONDO  
BI-3336 KM 44 21:04:11
BI-3336 KM 45 21:10:51
ARTIA BI-3336 KM 45 21:17:21
ABADIÑO  
BI-3336 KM 47 21:24:02
BI-3336 KM 48 21:30:32
Solozabal kalea 21:37:05
BI-732 KM 49,1 21:43:36
DURANGO  
BI-732 KM 50 21:49:44
Zeharmendieta 21:56:14
Laubideta, 6 22:02:38
San Agustin, 10 22:09:08
Muruetatorre 22:15:38
Sasikoa kalea,1 22:22:09
Galtzarreta kalea 22:28:40
BI-623 KM 30 22:35:10
IZURTZA  
BI-623 KM 31 22:40:38
MAÑARIA  
BI-626 KM 32,3 22:49:05
BI-626 KM 33 22:55:36
BI-626 KM 34 23:02:07
BI-626 KM 35 23:08:37
BI-626 KM 36 23:15:09
BI-623 KM 37 23:21:39
BI-623 KM 38 23:28:13
ABADIÑO - URKIOLA  
BI-623 KM 39 23:34:44
BI-623 KM 40 23:41:17
BI-623 KM41 23:47:47
BI-623 KM 42 23:54:20
BI-623 KM 43 0:00:50
OTXANDIO  
CF-323 Errepidea 0:07:28
CF-323 Errepidea 0:12:40
Ospitale kalea 0:24:22
Olaetako bidea 0:29:34

 

Lehenengo sartu-irtena

Martxoaren 20an, lasterketa goizeko 08:54 aldera sartuko da Zaldibarren, Elgetatik, Aixolako urtegiko bideetan behera eginda. Urtegia igaro eta Eitzagan sartuta, Korrikak Goierri auzora egingo du, gero, handik, Areitioko gainera egin eta Mallabiako herrigunera iristeko. Handik, lasterketak Mikel Zarate kalean behera egingo du, industrialdea pasa eta Ermuan sartzeko.

Bigarren bisita

Martxoaren 22an, berriz, Korrikak Durangaldeko herri gehienak bisitatuko ditu. Lasterketa 17:39ak aldera sartuko da Zornotzan, Lemoatik. San Pedro kalean aurrera eginda zeharkatuko du udalerriko erdigunea, gero Gane aldera egin eta handik Iurretarako bidea hartzeko. Iurreta zeharkatu ostean, Korrikak Traña-Matienarantz joko du N-634 errepidean barrena. Zubibitarte kalea zeharkatu eta gero, ostera ere irtengo du errepide nagusira, handik Berriz aldera egiteko. Olakuetatik Miota aldera egingo du Korrikak. Lasterketa 20:30ak pasatxoan ailegatuko da Elorrioko Erreka kalera. San Agustin auzoa atzean utzi eta gero Atxondon sartzeko. Bidean aurrera eginda, Korrikak Abadiñoko Solozabal kalea igaro eta Durangorako norabidea hartuko du. Lasterketa Zeharmendieta kalean behera eginda sartuko da eskualdeko herriburuan. Herriko hainbat kale zeharkatu eta gero, Galtzareta kaletik jarriko da Izurtzarako norabidean. N-623 errepidea hartuta, Izurtza eta Mañaria zeharkatuko ditu Korrikak. Urkiolako mendatean gora eginda, gauerdia iristerako igoko da gainaldera. Lasterketa gauerdia igarota sartuko da Otxandioko herrigunean. Handik Legutiorako bidea hartuko du.

Hamar egunetan zehar, Korrikak Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatuko ditu, egun eta gau, geratu barik, Harro herri lemapean. Aurtengo edizioaren kantua Mursegok egin du, eta omendutako egitasmoa, berriz, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko Azterketak Euskaraz dinamika izango da. Lekuko barruko mezu ezezagunaren egilea zein den Baionara iritsitakoan argituko da. AEK-k bere euskaltegien sarea sendotzera bideratuko du baturiko dirua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!