[BIDEOA]: Durangaldeko gazteek euskararekin duten hartu emana aztertu dute 'Zeresana' dokumentalean

Anboto 2024ko urt. 8a, 09:19

Eskualdeko 16-17 urte bitarteko gazteen hizkuntza ohiturak, kezkak eta itxaropenak jaso dituzte, ikuslearengan hausnarketa eragiteko asmoz. Ikus-entzunezkoa Berbarok eta Mankomunitateak ekoiztu dute. 

Mankomunitateak eta Berbarok Zeresana dokumentala aurkeztu dute, eskualdeko gazteek euskararekin duten hartu emana aletzen duen ikus-entzunezkoa. Institutuekin eta ikastetxeekin izandako bitartekaritzari eskerrak, eskualdeko 16-17 urte arteko hainbat gazteren testigantzak batu dituzte. Filmaketa lanetan Berbaroko kideek eta profesional batzuek parte hartu dute. Mankomunitateko presidente Idoia Otaduyren berbetan, "asko hitz egiten da gazteen hizkuntza ohiturez, baina ez dugu gazteek diotena entzuten. Dokumental honetan gazteak ipini gura izan ditugu berbetan. Eta gauza asko dute esateko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!