Eusko Jaurlaritzaren "ekintza falta" salatu du Durangaldeko Podemos Ahal Duguk

Anboto 2024ko urt. 3a, 11:45

Artxiboko irudia.

Eusko Jaurlaritza ez dabil "ezer egiten Durangaldeko usain txarrei aurre egiteko" Durangaldeko Podemos Ahal Dugu alderdiaren arabera. Alderdi moreak ohar batean azaldutakoaren arabera, iazko azaroan Elkarrekin Podemos-IUk hainbat galdera erregistratu zituen Legebiltzarrean, baina erantzunek ez ditu konbentzitu ez talde parlamentarioa ezta eskualdeko zirkulua ere. 

"Berriro ere planen eta araudien zerrenda amaigabea atera digute, funtsean ezer egiten ari ez direla esateko. Ez dira inolako neurririk hartzen ari, ezta inolako ekintzarik egiten ere. Durangoko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lan talde bat dagoela esatera mugatzen dira, baina Jaurlaritzak ez du inolako konpromisorik inolako neurririk hartzeko", azaldu dute. Durangaldeko zirkuluak gogoratu du, baita ere, herrietako udalen jarduna mugatua dagoela. "Udalerriek usain txarren fokua identifikatzeko eta kutsadura odorifikoaren arloko ordenantzak egiteko gaitasuna duten arren, jarduteko gaitasun oso mugatua dute".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!