[BIDEOA] Larrialdi Zerbitzuek Anbotoren magalean istripua izan duen parapentista bat erreskatatu dute

Anboto 2023ko abe. 24a, 17:38

Istripua gaur arratsaldeko lehen orduan gertatu da. Parapentista bat Atxondoko San Juan auzoan erori da. Ertzaintzaren helikoptero bat, suhiltzaileak eta Osakidetza mobilizatu dira, hanka batean min hartu duen pertsona artatzeko. Zauritua Iurretara eraman dute, anbulantzia bat zain zuela, artatzen jarraitzeko eta ospitalera eramateko.

 

Gaur, 14:30ak aldera, parapentista batek larrialdietara deitu du, Atxondon Anboto mendiaren hegal batean erori eta hanka batean min hartu ostean, Ertzaintzak azaldu duenez.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideak helikopteroz joan dira parapente-gidaria erori den lekura, eta egonkortu egin dute. Zauritua Ertzaintzaren Iurretako basera eraman dute helikopteroan. Han anbulantzia bat zuen zain, ospitalera eramateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!