Programa horrekin, euskaraz jolasteko baliabideak eta euskara erabiltzeko guneak eskaini gura dizkiete umeei eta familiei. Saioak ludikoak izango dira, ordubete iraungo dutenak, eta euskara bizipen positiboekin, gozamenarekin, lotzea dute helburu. Jardunaldiak azaro bukaeran hasi ziren, eta abenduan zehar egongo dira martxan, honako herri hauetan: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar. Guztira 20 saio egingo dituzte. Jardunaldietan debalde parte hartu daiteke, baina plazak mugatuak direnez, komenigarria da aldez aurretik izena ematea. Argibide gehiago 946278640 telefonoan edo euskara@dma.eus helbidean topatu daiteke.