Durangaldeko hainbat udal eta eragilek bat egin dute Kontseiluak zapaturako deituriko manifestazioagaz

Anboto 2023ko aza. 1a, 13:44

Euskalgintzaren Kontseiluak manifestaziora deitu du zapaturako, azaroak 4, Bilbon, Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean.

Euskararen normalizazioaren kontrako epai sortagazko desadostasuna agertu dute Kontseiluaren kide diren eragileek. Deialdi horregaz bat eginez, Durangaldeko hainbat udalek mobilizazio horregaz bat egin dute. Durangoko EH Bilduk, EAJk eta Herriaren Eskubideak "larritzat" jo dute euskara "zerbitzu eta lan hizkuntza dela dioten lege artikuluak indargabetzea". Horrenbestez, "hizkuntza eskubideen alde daudenak eta euskara biziberritzearen alde aktiboki dabiltzanak" deitu dituzte manifestazioan parte hartzera. Bestalde, Iurretako eta Zaldibarko EAJk eta EH Bilduk bat egin dute euskararen erabilera arautzen duen dekretuko hainbat artikuluren baliogabetzearen inguruan EUDELek adostu duen adierazpenagaz. Atxondon, udalak eta hainbat herritarrek argazkia atera dute mobilizazioagaz bat egiteko. Otxandioko Udalak ere Kontseiluaren deialdiagaz bat egin du.

Durangaldeko eragileak
Orain aste bi, Durangaldeko euskalgintzako eragileek agerraldia egin zuten Durangoko Ezkurdin, zapatuko manifestazioan parte hartzera dei egiteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!