Elkarretaratzera deitu dute Durangon Barbadoren eta Zelaiaren aurkako espetxeratze aginduak salatzeko

Anboto 2023ko ira. 19a, 11:12
Durangon aurretik egindako mobilizazio bateko argazkia.

Galder Barbado eta Aitor Zelaia arabarren espetxeratze aginduaren aurkako elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herri osoan zehar, Ankerkeriari Stop! plataformak deituta; Durangon, eguaztenerako egin dute deialdia, 20:00etan, Andra Marin. Horrez gainera, manifestazioa egingo dute Gasteizen irailaren 30ean, zapatuan. 

Barikuan, irailak 15, jaso zuten espetxeratze agindua bi gazteek; hamar eguneko epea dute ordutik aurrera euren borondatez espetxeratzeko; bestela, atxilotze agindua martxan jarriko du Espainiako Auzitegi Gorenak, Ankerkeriari Stop! plataformak agerrialdi batean azaldutakoaren arabera. Auzitegi Nazionalak 2021ean lau urteko espetxe zigorra ezarri zien bi gazteei "armak eta munizioak gordetzea" egotzita. 

Ankerkeriari Stop! plataformak hainbat deialdi egin ditu Euskal Herri osoan; deialdi nagusia irailaren 30erako egin dute: manifestazioa egingo dute Gasteizen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!