Idoia Otaduy berriztarra izango da EH Bilduren Mankomunitateko hautagaia

Anboto 2023ko ira. 5a, 14:00

Idoia Otaduy, EH Bilduko hautagaia.

Otaduy Berrizko zinegotzia da eta 48 urte ditu.

Idoia Otaduy  izango da EH Bilduren Mankomunitateko hautagaia. Otaduy Berrizko zinegotzia da, 48 urte ditu eta Marketin zuzendari kudeaketako laguntzailea da Eroski kooperatiban. Otaduyk erronka berri honi "gogoz eta erantzukizunez" helduko diola adierazi du. EH Bilduk bere ondoan "esperientziadun taldea" izango duela aurreratu du ohar batean. 

Mankomunitateko plenoa irail amaieran edo urria hasieran egingo da. Ekaineko hauteskundeetan EH Bilduk 15 ordezkari lortu zituen Mankomunitatean, EAJk 14 eta Abadiñoko Independienteak eta Garaiko Herriko taldeak, bana. 2015etik 2019ra Aitor Lopez zaldibartarra izan zen presidentea, eta orain bigarrenez gobernatzeko aukera izatea espero dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!